2.017an, ibai eta itsasora baimendutako isurketak murriztu dira lehenengoz, saneamendu-sistemetara bideratuz

01/10/2018

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

2.017an, ibai eta itsasora baimendutako isurketa-kopurua murriztu da, lehenengoz, saneamendu-sistemetara bideratuz. Hain zuzen ere,  21 isurketa-baimen iraungi dira, isurketok saneamendu-sarera bideratutakoan.  “Nahi izango genukeena baino kopuru apalagoa bada ere, joera baten zorioneko inflexio-puntua da, eta datozen urteetan ere eutsi beharrekoa” adierazi du URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok.

Zoru urbanoan, hirigintza-araudiak zedarritzen du baimendutako isurketak saneamendu-sareetara bideratzearen beharra. Halaber, konexio horiek  hondakin-urak hobeto araztuko diren berme handiagoa ematen du (erakunde-kudeatzaileen esku baitago), ibaietara heltzen den kutsadura lausoa murrizten laguntzen du, eta isurketen jarraitzea, ikuskatzea eta kontrola errazten du.

“2017an lortutako 21 isurketa horien murrizteak jarraitu behar du, uraren erakunde kudeatzaile eta udalen konexio-lan horiek ugarituz. Horretarako, uraren erakunde-kudeatzaile eta udalekin hitzarmenak egitea sustatzen ari gara konexio berriak egikaritzeko. Era berean, isurketak saneamendu-sistemetara bideratzeko ikuskaritza eta kontrola indartzen ari gara” zehaztu du Martínez de Cabredok.

Egun, Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoa eta URA elkarlanean ari dira hondakin-urak saneamendu-sistemetara bideratzeko eraikitze-proiektuak zehazteko: lan horiek, baina, udalen parte-hartzea du beharrezko, berea baita saneamenduaren kudeaketaren eskumena.

Ibai, hezegune edota kostaldera isuritako kutsadura-karga ia osoa isurketa-baimen baten pean arautzen eta kontrolatzen da. Guztira, 2.384 isurketa-puntu; horietatik 1.303 zoru urbanoan. Hau da, egun, oraindik, baimendutako isurketa ugari dira zoru urbanoan, non araudiak argi zedarritzen duen:  saneamendu-sistemez hornitua behar dutela izan, eta isurketak bildu eta kolektorera bideratzeko lanak egin behar direla.

“Jakin badakigunez ibai eta kostara isuritako kutsadura-kargaren zatirik handiena aglomerazio urbanoetatik datorrela, funtsezkoa da saneamenduaren erakunde kudeatzaile trebatu eta profesionalak izatea EAEko Lurralde osoan. Beste onura askoren artean, saneamendura ahalik eta isurketa gehien bideratzeko; hortaz, ibai eta kostara isuritakoak murrizteko, eta hiri hondakin-urak ondo tratatzearen alde egiteko. Lan horietan guztietan, baina, udalak ere lagun behar ditugu, kudeatzen dituzten behe-saneamenduan ere jardun daitezen” adierazi du Martínez de Cabredok.

“Oinarrizko saneamendu-azpiegiturak  egiteke dituzten aglomerazio urbanoetan ere, erakunde-kudeatzaile, zein udalek bere egin behar duten lan mardula” deritzo URAko zuzendari nagusiak.

Parez pare, “URAk konpromiso irmoa hartu du ibai eta kostara heltzen diren isurketen kontrola are gehiago zorrozteko: zoru urbanoetatik ibai, kosta edota hezeguneetara isurketa berririk ez baimenduz, eta baimenen baldintzak ez betetzeagatik edota baimenik gabeko isurketen kontrola zorroztuz.”

Baimendutako isurketen kontrola

Baimendutako isurketen kontrol eta ikuskaritza lanen barruan, URAk 36 zehapen-txosten abiarazi ditu 2.018ko lehen seihilabetean isurketa desegokiak egiteagatik, zein errekerimenduak aintzat ez hartzeagatik.

Halaber, 2.014ean 2.441isurketa-ikuskapen (isurketa-baimenen baldintzak betetzen diren ala ez ikusteko) egin ziren; 2017an, aldiz, 4.163. Bestetik, 2.017an, isurketa-titularrek egindako 14.451 laginketa-kontrolen jarraipena egin da.

Baimenik gabeko isurketa-gorabeherak

2.018ko lehen seihilabetean, 178 isurketa-gorabeheraren berri jaso da: horietako 77 nabarmentzat jo dira, erasan maila altu edota ertainekoak izateagatik.  Iazko abisu datuekin alderatuta, pixkat beheraxeago (% 20a azpititik), eta nabarmentzat jotako jasotako abisuak iazkoen antzerako ehunekoetan.

Lehen seihilabetekoan, abisuen % 43an laginak hartu dira; nabarmentzat jotakoetan, %66an.

Isurketa-gorabeheragatik  jasotako abisuen artean, kasuen % 55ean erantzulea zehaztu da: eta erasan nabarmeneko (erasan-maila handi edo ertainekoak) abisuetan, % 65etan atzeman da arduraduna nor izan den.

Zentzu horretan gogoraraztekoa da arrain-hilketa izan duten kasuak iaz emandakoekin alderatuta, erdia baino gutxiago izan direla. Baina, datua ez da esanguratsua: agorraldia hautsi eta geroko datuak bildu eta aztertu artean, bederen.

Halaber, 18 zehapen-txosten abiararazi dira 2..018ko lehen seihilabetean isurketa-gorabeheraren batengatik jasotako abisuetatik abiatuta: iazkoak beste.

Gogoraraztekoa da ibai eta kostara ematen diren baimenik gabeko isurketa-gorabeherek kutsadura kargaren zati txiki baten iturria direla; eta horien errepikapena eta erasanak gutxitzeko bide aproposena dela isurketa puntuak saneamendu-sistemen kolektoreetara bideratzen jarraitzea, eta horien guztien kontrol zorrotza egitea.

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies