Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sareak, nrg4SD-k, Euskadin egingo du biltzar nagusia hurrengo martxoan

20/06/2018

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zuluetak Ekuadorren jaso du lekukotza, hurrengo biltzar nagusia Bilbon egin dadin 2019ko martxoaren 4an eta 5ean. 

Euskadik izango du hurrengo lau urteetan nrg4SD sarearen presidenteordetza; 30 herrialdetako 50 lurralde baino gehiago biltzen ditu nrg4SD sareak. 

Ingurumen Sailak Urdaibai Biosfera Erreserbaren kudeaketa aurkeztuko du Ekuadorren, nrg4SD sarearen biltzar nagusiarekin kointzidituko duen biodibertsitateari buruzko nazioarteko biltzar batean. 

 

Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sarearen (nrg4SD, ingelesezko siglengatik) hurrengo biltzar nagusia Euskadin egingo da. Horixe aldarrikatu dute, hain zuzen ere, aurtengo topaketan, Ekuadorreko Cuenca hirian atzotik aurrera (ekainaren 19a) egiten ari denean. Izan ere, haraino joan da Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zulueta, eta han jaso du lekukotza, hurrengo biltzar nagusia Euskadira ekartzeko, zehazki, Bilbora, 2019ko martxoaren 4an eta 5ean.

Halaber, hurrengo lau urteetan Euskadik nrg4SD sarearen presidenteordetza izango duela ere adierazi da topaketa horretan, eta erronka hauek izango dituela, besteak beste: batetik, bai Europako gidalerroekin bai nazioartekoekin bat egingo duten ingurumen-politikak aplikatzen jarraitzea; bestetik, nazioarteko gailur handietan beste lurralde eta eskualde batzuekin lankidetzan aritzea, eskualdeen diskurtsoa eta egitekoa antolatzeko eta erabakiak hartzeko prozesuetan sare gisa eragina izateko.

Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sarea mundu-erakunde bat da, soilik eskualde-gobernuak (estatuak, eskualdeak eta probintziak) ordezkatzen dituena klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta garapen jasangarriaren esparruetan, Nazio Batuen konbentzio eta agendetan finkatutako aginduei jarraikiz. 2002an sortu zen nrg4SD sarea, Johannesburgeko Mundu Gailurrean, eta 50 kide baino gehiago ditu, lau kontinenteetako 30 herrialdetakoak baino gehiagokoak.

Biodibertsitateari buruzko Nazioarteko Biltzarra

Aurtengo nrg4SD-ren biltzar nagusiarekin kointzidituz, biodibertsitateari buruzko nazioarteko biltzar bat egingo da, ekainaren 21ean eta 22an, Ekuadorreko Cuenca hirian; “Askotariko lurraldeak, eskubideen lurraldeak” izango da biltzar horren goiburua, eta Eusko Jaurlaritzak presentzia aktiboa izango du bertan.

Hain zuzen, Aitor Zuluetak hizlari gisa hartuko du parte “Politika publikoa eta biodibertsitatea: estatu-ikuspegia, lurralde-plangintza eta arrisku- eta ahulezia-egoeran dauden ekosistemen aurkako presioa” izeneko taldean; zehazki, Urdaibai Biosfera Erreserbaren kudeaketa aurkeztu du, ondare naturalaren babesa eta giza garapena elkartzen dituen kasu arrakastatsu gisa.

2018a oso urte garrantzitsua da biodibertsitaterako, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren 25. urteurrena baita; biodibertsitatea babesteko nazioarteko baliabiderik garrantzitsuena da hitzarmen hori. Halaber, Ekuadorreko “Askotariko lurraldeak, eskubideen lurraldeak” biltzarrak badu beste helburu bat: Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Alderdien Biltzarrari (CDB-COP 14) dagokionez eskualde-gobernuek izan beharreko jarrera adostea; urte honen bukaeran egingo da, Egipton.

Irekia

Ingurune-Gaurkotasuna

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies