Ehun bat ikaslek klima-aldaketari buruz hausnartu dute Uxua López zientzialariarekin batera Euskal Confint-en

10/05/2018

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

21 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ehun bat ikaslek hartu zuten parte, atzo, Euskal Confinten bederatzigarren bileran (Nazioarteko Gazteen Konferentzia «Zain dezagun planeta»). Bilera horretan, Uxua López zientzialari nafarra egon zen, eta Antartikan, Mother needs her daughters («Amalurrak bere alabak behar ditu») nazioarteko kanpainaren barruan, bizi izan zuen esperientzia kontatu zuen. Kanpaina horretan, emakumezko 75 ikerlarik bidaiatu zuten hegoaldeko kontinentera urte honen hasieran, klima-aldaketa ikertzeko eta emakumeak zientzian duen papera aldarrikatzeko.

Uxua Lópezek bere bizipenak eta ikasitakoak partekatu zituen bertaratutako neska-mutilekin. Era berean, maiatzaren amaieran Lisboan egingo den Europako Confinten Euskadi ordezkatuko duen ikasle taldeak (neskez osatua) ekitaldi horretara eramango dituen proposamenak aurkeztu zituen.

Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zuluetak egin zuen hitzaldiarekin eman zitzaion amaiera Euskal Confint konferentziari. Zuluetak planeta hobe baten alde lan egiten jarraitzera animatu zituen gazteak.

Atzoko bileran parte hartu duten 21 ikastetxeak IRAES 21 (Iraunkortasunerako Eskola 21 Sarea) ikastetxe jasangarrien sarean daude; hain zuzen, sare hori ikastetxe jasangarri aitortza duten Euskadiko 98 ikastetxek osatzen dute.

Bestalde, Gazteen konferentzia: Zain dezagun planeta (Confint) ikasleak eta hezkuntza-komunitatea mobilizatzen eta engaiatzen dituen prozesu eraikitzaile bat da, non gizarte jasangarriagoak lortzeko ekintza eraldatzaileak mahaigaineratzen baitira, ingurumenarekin lotutako erronka handiei buruz hausnartzeko. Confint-ek hainbat mailatako biltzarrak barne hartzen ditu: eskola-topaketak, autonomia-erkidego mailakoak, estatu mailakoak, Europa mailakoak eta mundu mailakoak. Hezkuntza-aukera bat da, ikasleek beren inguruneen eta planetaren jasangarritasunari buruzko esperientziak partekatzeko, hausnartzeko eta agintarien aurrean haien ahotsa entzunarazteko.

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies