Urdaibai Biosfera Erreserbak martxan jarri du Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua

06/02/2019

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Madariaga dorretxean jardunaldi informatibo bat egingo da, Biosfera Erreserbako eta Busturialdeko turismo jasangarriarekin lotuta dauden erakunde publiko zein pribatu guztiei zuzenduta.

Urdaibai izango da Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikiko zaion Euskadiko lehen helmuga. Europako eremuko ziurtagiri bat da, EUROPARC Federazioak emandakoa.

Jardunaldian izango dira Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Elena Unzueta, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatua: Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea; Isabel Muela, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; eta Ibon Legarza, Urremendiko presidentea.

Urdaibai Biosfera Erreserbak martxan jarri du Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua, Urremendi Landa Garapeneko Elkartearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren eskutik. Euskadin urrats hori egin duen lehen espazio babestua izan da.

Gutuna Europa mailako ziurtagiri bat da, eta EUROPARC Federazioak ematen du. Europa osoko erakunde horrek kontinenteko 39 herrialdetako ingurumen-balio handieneko parkeak biltzen ditu. Gutunaren oinarria lurralde bateko turismo-garapenean inplikatutako eragileen konpromisoa eta borondatezko hitzarmena da, turismo jasangarriaren aldeko estrategia eta ekintza-plan lokal bat gauzatzeko.

Ziurtagiri hori lortzeko bideari ekin diogu, eta horren aurkezpena egiteko jardunaldi informatibo bat antolatu dugu Busturiko Madariaga dorretxean. Topaketan izango dira, besteak beste, Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Elena Unzueta, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatua: Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea; Isabel Muela, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; eta Ibon Legarza, Urremendiko presidentea. Ekitaldia Urdaibai Biosfera Erreserban eta Busturialdean turismo jasangarriarekin lotura duten erakunde publiko zein pribatu guztiei zuzendutakoa da. Bertan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna aurkeztuko da eta atxikimendurako aplikazio-faseak eta funtzionamenduaren egitura azalduko dira. Jardunaldian, halaber, Europako Gutuna kontuan hartuta turismoaren diagnostikoa egiteko prozesua azalduko da.

Onurak

Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna aplikatzen duten lurraldeentzako onuren artean, nabarmentzekoak dira Europan turismo jasangarriaren alorreko lurralde bikain gisa aitortua izatea, garapen sozioekonomikoaren garapena sustatzea eta benetako eta kalitateko turismo-produktuak garatzea, ingurunearekin bat egiten dutenak.

Gaur egun, Europako 20 herrialdetako 168 espazio babestu daude Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikita. Urdaibai Biosfera Erreserbak ziurtagiria lortzen duenean ezagunago egingo da nazioartean, eta, gainera, handitu egingo da kontserbazioa eta garapen jasangarria uztartzearen aldeko babesa, egungo eta etorkizuneko belaunaldiek bertan gozatu ahal izan dezaten.

Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitako lurraldeetako turismoak arduraz jokatzen du tokiko ingurumenarekin eta testuinguru sozial eta ekonomikoarekin. Turismo ordenatu, arautu eta planifikatua da, ekoturismoaren printzipioetan oinarrituta. Aipagarria da bisitatuko espazioen baliabide naturalak eta kulturalak kontserbatzen dituela, zeregin horretara turistak eta turismo-enpresak erakarriz. Era berean, lagungarria da garapen jasangarrirako eta bertako biztanleen ongizaterako. Azkenik, tokiko negozioak bultzatzen ditu (ostatuak, jatetxeak, jarduerak antolatzen dituzten enpresak eta nekazaritza eta elikagaigintzakoak), eta horien garapena sustatzen du bertako hornitzaile eta produktuekin, 0 km-ko ekoizpenaren kontsumoa areagotuz.

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies