Elgoibarko Udala jakitun da beharrezkoa dela Administrazio berri bat eraikitzea, burokrazia gutxiagokoa, hurbilagoa eta parte-hartzaileagoa, hain zuzen ere, herritarrei erraztasunak emango dizkiena. Horrexegatik, aurrerapauso bat eman eta tresna berri bat jarri dugu zure esku, une oro, herriko ekipamenduetan gertatzen diren intzidentzia eta kalte guztiak erraz eta azkar kudeatu ahal izateko.
Zure lankidetzari esker, Elgoibar herri moderno eta abangoardista bihurtzen lagunduko duzu, herritarren premiei erantzuteko gai den herria.